ADUR Azken Erronka is a role-playing game set in the Basque Middle Ages.
About ADUR Azken Erronka
ADUR Azken Erronka is a role playing app developed by Eneko Azedo.
Download Statistics
ADUR Azken Erronka has been downloaded 1 times. In the last 30 days, the app was downloaded 2 times.
User Ratings
The app has no ratings yet.
App Information
ADUR Azken Erronka costs $9.49 to download. The last update was on August 22, 2026.
Technical Requirements
The app has a content rating of Low Maturity. The app has been available on Google Play a couple of days.
Description
Sarrera ADUR Azken Erronka jokoan abentura asko bizitzeko aukera izango duzu, euskal Erdi Aro miresgarrian murgildurik. Euskal Herrian zehar bidaiatu, euskal mitologiaren izaki eta jainko ugari ezagutu, zure ekipamendua hobetu, Adur bizi indarra erabiltzen ikasi sorginkeriak gauzatzeko, bidelagunak egin, eta erronka asko burutu!
Rol esperientzia bat muinean Aurrera egiteko, zure ezaugarri nagusiak erabili eta hobetu beharko dituzu: indarra, trebezia, adimena eta kemena. Ekipamendua merkatu eta erronketan lortu, zure arma eta babeskiak hobetu, eta bidelagunak bilatu beharko dituzu zure bidaian arrakasta lortzea nahi baduzu. Horrez gain, Adurraren laguntza izango duzu, sorgin eta aztiekin ikasitako sorginkeriak gauzatzea ahalbidetuko zaituen bizi indarra.
Zure pertsonaia eraiki Erabaki zure pertsonaia nola garatu nahi duzun, eta aukeratu lanbide ezberdinak ezaugarri zehatzak garatzeko. Pertsonaia eraikidura bakoitzak abilezia ezberdinak lortzea ahalbidetuko dizu zure aurkariak garaitzeko: indarra garatu gertuzko armak hobeto erabiltzeko; trebezia, borrokan ekintza gehiago izateko; adimena, sorginkeria ahaltsuak gauzatzeko; eta kemena, borrokan lagunduko zaituzten bidelagun berriak lortzeko. Bestetik, zaurien aurkan sendoa, edo Adurrean boteretsua izan nahi duzun erabaki beharko duzu.
Ekintzak ebazteko mekanika bereziak Ekintzak ebazteko, jokoaren mekanika nagusia bost txanpon berezi jaurtitzean datza, alde batean arranoa eta bestean belea daukatenak, txoriak behatzearen antzinako euskal usadioa irudikatuz. Ekintza bat lortzeko, bost arrano lortu beharko dituzu txanponen jaurtiketaren emaitza eta zure ezaugarri zein modifikatzaileak batuz. Zure bidean aurrera egiteko txori onak erakar itzazu, eta txori txarrak aldendu! Zure garapena kudeatzeko, Heroiaren Bideko panela izango duzu, jadanik gainditutako eta egin gabeko erronkak erakusten dituena.
Istorio mamitsu bateko abentura Erronka lerro nagusia jarraituz, eta ehundaka leku eta erronka dituen mapa zeharkatuz, mundu ireki batean mugitu ahalko zara non euskal historia eta mitologia nahasten diren istorio ahaztezin bat kontatzeko. Gaztelar erresuma euskal lurren inbasioa prestatzen ari da, eta bestetik gurtzaile ilun batzuk Adurraren ohitura zaharren kontra ari dira. Zu zara euskal erresumaren azken itxaropena; izaki miresgarriak bilatzea eta euskal jainkoen lurraldera bidaiatzea izango da zure aukera bakarra. Euskal erresuma datorkion mehatxutik babesteko gai izango al zara?
Akzioaz beteriko borrokak, zure erritmora Jokoaren txandakako borroka sistemak estrategia ezberdinak garatzeko aukera ematen du: zuzenean erasotu, babesa prestatu, edo Adurra erabiliz sorginkeria ahaltsuak gauzatu. Aurkari nagusiak garaitzea ez da erraza izango, baina borrokan zure pertsonaiarentzat estrategia egokiena uneoro planifikatzeko aukera izango duzu. Horrek, kolorez, soinuez eta animazioez beteriko irudiekin batera, ezperientzia zirraragarri bat eskainiko dizu.
Get a detailed PDF report for ADUR Azken Erronka with download trends, rating history,
and key performance statistics — useful for competitive research or tracking your own app.
Learn more
Are you the developer of this app? Join us for free to see more information about your app and learn how we can help you promote and earn money with your app.
Each subscription will automatically renew 3 days before the expiration date for
the same time period. Subscriptions can be cancelled at any time before the renewal.